“Geure hitzak,
geureak direlako”
Webgune honetan gaur egungo euskalkiak erakusten dira. Baita euskalki horien sorlekuak, historian zehar garatu diren literatura-euskalkiak eta 1964az gero egituratu den euskara batua ere. Euskara batua leku bakoitzeko beharrizanetara egokitzeko argibideak ere aurkezten dira. Era berean, Euskal Herri osoan grabatutako bideoak agertzen dira. Hiztun bakoitzak bere lanbidearen edo zaletasunaren gainean hitz egiten du, bere herriko hizkeran gehienetan, bere herrikoa eta batua nahasian direla ere bai batzuetan. Tokiko estandarren adibide dira.