Euskal Herri osoan grabatutako bideoak erakusten ditut atal honetan. Hiztun bakoitzak bere lanbideaz edo gogoko duen zaletasunaz dihardu. Bakoitzak bere euskalkia darabil, baina gazte jendearen artean gehienbat, agerian dago euskara baturako isuria. Egiari zor, gehiago edo gutxiago denengan nabari da joera hori eta jakineko arrazoiak daude horren atzean: bere hizketaldia grabatzen ari direla jakitea, elkarrizketa giro formalean egindakoa izatea, elkarrizketatzailea batzuetan ezezaguna eta betiere beste hizkera bateko hiztuna izatea… Horrek guztiak dakar hiztunaren hizkera ez izatea bere herriko egunerokotasunean erabiltzen duen berbera. Dena dela, XXI. mende hasieran euskara eta euskaldunak nolakoak diren erakusteko lagungarriak direla iruditzen zait.